Udako udaleku irekietan begirale eta koordinatzaile postuetarako hautaketa prozesuan izena emateko epea zabalik da. Atzo argitaratu ziren bi deialdiak Gipuzkoako Aldizkari ofizialean, eta gaurtik martxoaren 4a bitartean (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30ak bitartean) udaletxean aurkeztu beharko dira izen emate orria eta dokumentazioa.
Deialdietako oinarriak hemen kontsulta ditzakezue.