Odietako udal babeseko sei etxebizitza tasatu izatera pasatu ostean, abian jarri du Udalak etxebizitza horietarako zozketa egiteko tramitea. Zozketa horrekin batera, gainera, Ardantzabiden eraikitzekoak diren beste 6 etxebizitzen zozketa ere egingo da. Bi zozketetan izena emateko epea zabalik da.
Odietako etxebizitzak
Dagoeneko eraikita dauden udal babeseko sei etxebizitza tasatu zozkatuko dira. Etxebizitza horietako zozketan izen emateko, hiru baldintza bete behar dira:
1-Zumaian erroldatua egotea (azken bi urteotan erroldatuta egotea, edo azken 10 urteetan gutxienez bost urtean).
2- Etxebizitza beharra izatea, horretarako ezarritako arauen arabera.
3- 25.000- 58.500 euro arteko diru sarrerak izatea urteko.
Izen emate epea otsailaren 17tik martxoaren 14ra izango da.
Ardantzabideko etxebizitzak
Laster eraikitzen hasiko diren babes ofizialeko 6 etxebizitza zozkatuko dira. Etxebizitza horien zozketarako ere hiru baldintza bete behar dira:
1- Zumaian erroldatua egotea (azken bi urteotan erroldatuta egotea, edo azken 10 urteetan gutxienez bost urtean).
2- Beste ondasunik ez izatea.
3- 9.000tik-39.000 euro arteko diru sarrerak izatea urteko.
Etxebizitza horietako zozketan izena emateko epea martxoaren 7an bukatuko da.
Etxebizitza horien inguruko informazioa nahi duenak, 9:00etatik 13:00etara bitartean udaletxean du aukera. Edota a.lantzen@zumaiakoudala.net helbidean, edo 943 14 34 15 telefono zenbakian.
Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen ematea udaletxean egin behar da astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30etara bitartean.
Etxebiden izena emanda daudenak
Etxebiden etxebizitza bat erosteko izena emanda dauden pertsonek datozen egunotan Udalak bidalitako gutun bat jasoko dute. Bertan adieraziko zaie Ardantzabideko etxebizitzako zozketan izena eman nahi badute, izen emate orria bete eta udaletxean sarrera eman behar diotela. Hala ere, dokumentaziorik ez dute aurkeztu beharko, oraingoz.
Alokairuan etxebizitza eskuratzeko aukeran izena emanda dauden pertsonek edo Odietako etxebizitzetan izen eman nahi dutenek dokumentazioa ere aurkeztu egin beharko dute.