ARTXIBOKO BIDEOA: Indar handiz atera da olatua Talaipe aurrera

Baleike 2014ko ots. 2a, 21:29

 

Arratsaldeko eguraldi atsegina bultzatuta, jende oldea bildu da parolbidean, Kresala parean eta Santiagoko hondartzan, itsasgorarekin olatuen ikuskizunaz gozatu nahian. Kresala aurrean itxi dute bidea udaltzainek, olatuek gainezka egitea espero baitzen. Eta hala gertatu da. Batik bat olatu batek egin du jauzi indar handiz Talaipe aurrera, bideoan ikus dezakezuen modura. Olatuak indartsu sartu dira errioan barrena ere, eta arranplatik moila aldera atera dira.

Erlazionatuak