2.700 kilo janari bildu dira Sahararentzat

Baleike 2014ko urt. 22a, 09:10

Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren sahararren aldeko janari bilketa egin berri du Darahli Elkarteak. Oso pozik daude herriak emandako erantzunarekin, guztira 2.700 kilo bildu baitituzte, iaz baino gehiago.

Ikastetxeetan eta saltoki handienen atarietan egin dute bilketa. Azukrea, pasata, lekaleak eta arroza eskatu zuten, eta 180 kaxa bidaltzeko moduan dira. Gainera, beste 18 poltsa handi osatu dira konpresekin. Otsailean bidaliko dira Tindoufera, euskal Karabanarekin.

Iaz baino material gehiago bildu dela azpimarratu dute Darahliko kideek. Elikagaiez gain, Euskal Karabana aprobetxatuko da 21 familientzat eguzki plakak bidaltzeko.

Kanpaina honetan lagundu duten zumaiar guztiei eta bereziki herriko ikastetxeei esker beroenak luzatu nahi dizkie Darahlik.