23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak igande eguerdian, bere bikotekidea jipoitu duelakoan.
Zumaiako Udalaren oharra
Emakumeak igande goizaldean jarri zuen gizonaren kontrako salaketa. Handik ordu batzutara, gizona emakumearen etxean zegoela jakin zuen Ertzaintzak. Patruila bat etxera hurbildu eta emakumeari galdetu zioten ondo ote zegoen, eta ea gizona etxean zegoen. Emakumea kikilduta eta ezer esateko beldurrez zegoela ohartuta, azkenean lortu zuten emakumeak etxean sartzen uztea. Han zeudenak identifikatu eta tartean zen usteko erasotzailea. Atxilotuta eraman zuten, eguerdiko 12:50ak aldera.