Bigarren eskuko azoka antolatu du Algorrik

Baleike 2014ko urt. 18a, 14:14

Otsailaren 1ean eta 2an bigarren eskuko azoka egingo da Alondegian. Dagoeneko 5. edizioa izango da eta parte hartu nahi dutenek Algorri Zentrora eraman ditzakete salgai jarri nahi dituzten produktuak, urtarrilaren 16tik 30era.Salmentan lortutako irabazien %100 saltzailearentzat izango da, eta Algorri Zentroan jaso ahal izango ditu otsailaren 6tik aurrera. Produktuak saldu ezean, berriz jaso daitezke baina Algorri Zentroan uzteko aukera ere eskainiko da, beharra duten familien artean banatzeko.

Salgai jarri daiteke

Ikus-entzunezkoak, liburuak, pelikulak, CDak...

Osagarriak: gerrikoak, lepokoak, zapiak, apaingarriak...

Bazarra: jostailuak, tamaina txikiko tresna elektrikoak...

Arropa eta telefono mugikorrak ez dira onartuko.

Algorriko ordutegia

Ostegun eta ostirala: 10-13.30 / 16-18.30.

Larunbata: 10-13.30 / 16-19.30.

Igandea: 10-13.30.

*Astelehena, asteartea eta asteazkena itxita.

 Azoka ordutegia

Egunak: 2014ko otsailak 1 eta 2, larunbata eta igandea

Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00

Tokia: Zumaiako Alondegia

Informazio gehiago

Algorri Interpretazio Zentroa

Juan Belmonte 21,

943143100

algorri@zumaia.net