Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Zumaiako Tantaz Tanta taldeak

Baleike 2014ko urt. 10a, 13:18

Bihar, larunbata, Tantaz Tanta ekimena burutuko da Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Zumaiako Tantaz Tanta taldeak autobusak antolatu ditu, goizez eta arratsaldez. Goizekoa 10:00etan irtengo da eta arratsaldekoa 15:30ean. Biak 20:00etan itzuliko dira. Izena eman daiteke Metro, Nikol eta Inpernupen. Horrez gain, bideo hau osatu dute herrian Gabonetan egin diren ekimenekin.