BIDEOA: Balenciagako teilatuko zati bat uretatik ateratzen

Baleike 2013ko abe. 28a, 11:00

Joan den astelehen gaueko haizete bortitzak zenbait kalte eragin zituen herrian. Institutua inguratzen duen hesiaren zati bat lurrera bota zuen, esate baterako. Balenciaga ontziolako teilatu zatiak ere airean eraman zituen. Zati bat kirol portuko zabalgunean agertu zen, eta, irudian ikus dezakezuenez, uretan ere agertu da beste zati handi bat. Berreskuratzeko lanak ikus ditzakezue erabiltzaile batek bidalitako bideo honetan.