Goizeko 9:00ak aldera atera da Patxi Aristi (Zumaia, 1957) Topasko kartzelatik (Salamanka, Espainia), 22 urte preso egin ondoren. Frantziako Angers herrian atxilotu zuten, 1991ko abenduaren 11n. Ordurako lau urte zeramatzan errefuxiatuta, 1987ko ekainean hanka egin eta gero. Frantziako Fleury Merogis kartzelan bi urteko espetxealdia bete ondoren, Espainiako Entzutegi Nazionalak bere estradizioa eskatu zuen, fiskalak hiru kargu leporatuta –funtsean, ETAko kide izatea, eta armak eta lehergailuak edukitzea–. 37 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Orduz geroztik, Carabanchel, Valdemoro, Caceres, Martutene eta Topasko kartzeletan eduki dute preso, gaur, 22 urte ondoren, aske utzi dute arte. 2011ko abenduan, ETAk su-etena eman berri, elkarrizketa egin genion Baleike aldizkarian. Hemen irakur dezakezue.
Patxi Aristi: "Bere arrisku guztiekin, erabaki zuzenena hartu dugulakoan nago" (2011ko abendua)