Adingabeen zaintza eta heziketa egokiak bultzatzeko taldekako aholkularitza saioak antolatu dituzte Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Hasiera batean aste honetan hastekoak baziren ere, abenduaren 9an izango da lehen saioa. Interesa dutenek, oraindik ere eman dezakete izena Brankan.
ZER DA?
Familia barruan, adingabeen heziketa eta zaintza ona bultzatzeko asmoz guraso edota familiako beste kideei zuzendutako informazio, aholkularitza eta orientazio zerbitzua.
NORI ZUZENDUA?
-Haur eta nerabeak dituzten familiei eta familiako kideei: gurasoei, nerabeei, aiton-amonei….
-Haur eta nerabeen tratu ona bultzatzeko edozein kezka edo zalantza duen herritarri.
GAIAK-EGUTEGIA
1. Saioa: Gurasoen banaketa prozesua eta haurrengan daukan eragina. Abenduak 9 eta abenduak 16.
2. Saioa: Seme-alaben heziketarako oinarriak. Urtarrilak 13, urtarrilak 27.
3. Saioa: Famili Eredu desberdinak. Martxoak 10, martxoak 24.
4. Saioa: Seme-alaben beharrak adinen arabera. Maiatzak 12, maiatzak 26.
Interesa duenak nahi adina saioetan parte har dezake.
Ordutegia: 18:00-20:00ra
Non: Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Branka.
Nola: Interesatuak deitu 943862200 telefonora edo galdetu Gizarte Zerbitzuen bulegoan.Branka-Aizkorri 4
BESTE ZERBITZUAK
1. On line, informazio, orientazio eta aholkularitza. Zure egoera edo beharra azaldu eta informazio edo orientazioa eskaintzen da. Idatzi ondorengo helbidera: adingabe@zumaiakoudala.net
2. Aurrez aurreko informazio, orientazio eta aholkularitza saioak. Familiako kideei zuzeneko atentzioa eskaintzen zaie. Familiako edozein kidek azaldutako gai, egoera edo kezka landuko da saio hauetan.
Nork: Psikologoa den profesionalak eskeiniko du zerbitzua.
Non: Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Branka (Aizkorri, 4).
Nola: Hitzordua 943862200 telefonora deituta hartu edo Gizarte Zerbitzuen bulegoan galdetu.