Gaur goizean giza katea osatu dute Maria eta Jose ikastetxeko eta Herri Eskolako ikasleek, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko.
Patxita Etxezarreta kalean zehar osatu dute katea. Joan den ostiralean ziren egitekoak baina bertan behera utzi behar izan zuten, eguraldi txarragatik. Gaiaren inguruan nerabeekin egin den lanaren parte da gaurko ekimena, aurrez eskolan bertan jorratu baitute tutoretzan eta hezkidetza programan. Emakumeen kontrako indarkeria kasuetan haurrek ere gogotik sufritzen dute, eta garrantzitsua da azaro hauen aurrean sentsibilizatzea, belaunaldi berriengan jarrera egokiak sustatzeko.