Galtzontzilotan utzi nahi dituzte

Baleike 2013ko aza. 23a, 10:14

TS Fundicioneseko langileek protestaldi deigarria egin zuten atzo Kutxabankek Donostian duen egoitzaren aurrean. Galtzontzilotan jarri ziren bizi duten egoera larria salatzeko. Enpresa zuzendaritzak 50 lagun kaleratu nahi ditu, soldata %25 jaitsi nahi die eta urtean ehun lanordu gehiago ezarri. Lehendik ere plantila ikaragarri murriztu du enpresak –350 izatetik 155era pasa dira—, eta langileak ez daude berriro amore emateko prest.