Azaroaren 23an, larunbata, Zumaiako Gazte Asanbladaren VIII. urteurrena ospatuko dute Zumaiako gazteek. Herria eta Gaztetxia koloreztatzera doazela ohartarazi eta egun osorako egitaraua antolatu dute. Kolorez mozorrotuta agertzeko deialdia egin dute. Bideoa ere prestatu dute jaia iragartzeko.
Egun osoko egitaraua antolatu du ZUGAk. Goizeko 11.30ean hasi eta egun osoan zehar gazteen arteko olinpiadak izango dira. 14.30ean bazkaria izango da (txartelak Metro, Nikol eta Leize tabernetan daude salgai). Jarraian, kantu herrikoiez alaituko dute giroa. Ondoren, 18.30ean kalejira izango da herrian zehar. Egunarekin amaitzeko, 22.30ean kontzertuak hasiko dira: Atxurre punk-erromeria taldea izango da lehenik, eta jarraian karaokea izango da.