Gipuzkoako Elikagaien Bankuak laguntzaileak behar ditu

Baleike 2013ko aza. 14a, 12:03

Janari bilketa kanpaina zabala egin nahi du Gipuzkoako Elikagaien Bankuak hilaren 29an eta 30ean, baina jendea falta zaie saltoki guztietara iristeko.

Boluntario jarduerarako eskaera

Datak: Azaroak 29 ( ostirala) eta Azaroak 30 ( larunbata)

Ordutegia: Egunean lau orduko hiru txanda izango dira: 10etatik 14etara; 14etatik 18etara eta 18etatik 22etara.

Tokia: Gipuzkoako hipermerkatu eta supermerkatu handiak, 48 merkataritza-gune batez beste.

Oinarrizko ekintza: Boluntarioak, txalekoak jantzirik, merkataritza-gunean sartzen direnei, poltsa bana eskainiko die janariekin itzultzera gonbidatuz. Irteten direnek emandako poltsak jasoko dituzte eta horretarako egokitutako ontzietan ipini.

Oharrak

-Sarrera irteera ordutan aldaketak egon daitezke baina ordutegia ezin da lau ordu baina gehiago luzatu.

-Herri hauetan egingo da kanpaina: Andoain, Beasain, Elgoibar, Lasarte, Ordizia, Usurbil, Aretxabaleta, Bergara, Ermua, Legazpi, Pasaia, Zarautz, Arrasate, Deba, Hernani, Oiartzun, Errenteria, Zumaia, Azkoitia, Donostia, Hondarribia, Olaberria, Tolosa, Zumarraga, Azpeitia, Eibar, Irun, Oñati eta Urretxu.

-Boluntario guztiak edozein ezbeharren aurka aseguratuta egongo dira.

-GEBek lan bikoitza egiten du: ingurugiroa zaindu eta gizartea lagundu.

Gizartea

2012. urtean 20.000 pertsona inguruk jaso zuen GEBen laguntza, banatzeaz arduratzen diren erakundeen bidez. Hauek, aurrez hiru bidetatik ( Azken Minutua, Europako Erkideagoa, Hileroko programa) jasotakoa. Guztira banatutako kiloak 1.800.000 izan ziren.

Ingurugiroa

Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz garatutako “Azken Minutua” programaren bidez, 2012. urtean zabortegietan amaituko zuten 700.000 kilo janari jaso ziren ondoren aprobetxatzeko.

Harremanetan jartzeko: bagcolectas@gmail.com / 943 493433 / 943 762190

Informazio gehiago: www.bancoalimentosgipuzkoa.org