'Flysch & Karst' pintxo lehiaketa antolatu du Geoparkeak

Baleike 2013ko aza. 12a, 10:12

Zumaia, Deba eta Mutrikuko ostalaritza-establezimenduei zuzendutako pintxo lehiaketa antolatu du Geoparkeak, flysch eta karst pintxoak sor ditzaten. Interesa duten taberna eta jatetxeek hilaren 27ra arte dute izena emateko aukera. Pintxo onenaren aukeraketa azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo da, eta herritarrek parte hartzeko aukera izango dute gustukoenen aldeko botoa emanez.

Oinarriak eta xehetasunak: geoparkea.com