Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bi dirulaguntza deialdi egin ditu bere enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat: bata, enpresa ideia aztertzeko da (1.500 euroko dirulaguntza) eta, bestea, enpresa berria sortu eta alta emateko (1.500 euroko dirulaguntza). Laguntza hauei buruzko informazio gehiago emateko hitzaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak.
Dirulaguntza horiek homologatutako erakundeen bidez eskatu behar dira. Gure eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) Urola Kostako Udal Elkartea izango da erakunde hori.
Hitzaldia
Eguna: azaroaren 15ean (ostirala).
Ordua: 11:00etan euskaraz / 12:00etan gaztelaniaz.
Non: Udal Elkartearen egoitzan
Aurrez izena eman behar da: 943890808 / enpresasustapena2@urolakosta.org