Etxean edo auzolanean konpostatzearen aldeko kanpaina egingo du Udal Elkarteak

Baleike 2013ko aza. 11a, 12:48

Dagoeneko ehundik gora dira etxean edo auzolanean konposta egiten duten Zumaiako familiak, baina ekimenari beste bultzada bat eman nahi zaio Urola Kostako Udal Elkartetik. Horrela, etxean edo auzoan konposta egin nahi dutenei zuzendutako kanpaina jarriko du martxan azaroan. Herritarrek izan ditzaketen galdera eta zalantzei erantzuteko informazio gunea jarriko da Amaiako plazan azaroaren 28an (16:00etatik 20:00etara) eta 30ean (10:00etatik 14:00etara). Horrez gain, interesa duenak 943 55 48 74 telefonora deitu dezake edo konposta@urolakosta.org helbide elektronikora idatzi, informazioa jaso edo izena emateko.