Bigarren eskuko azoka antolatu nahi du Inpernupe Elkarteak, eta dei egiten die herritarrei etxean pilatuta dauzkaten arropa eta jostailuak eman ditzaten. Alondegian utz daitezke, abenduaren 5era arte, ondorengo ordutegian: 9:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara.