Martxan dira Tipi Tapa programaren ibilaldi osasungarriak

Baleike 2013ko urr. 3a, 10:14

64 urtetik gorako pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzea da gizarte zerbitzuetatik bultzatutako Tipi Tapa programaren helburu nagusia, Horretarako, herri mailan aktibitate fisikoa bultzatu nahi dute: ibilaldi osasungarriak, herri zirkuitoak, taldeko ekintzak... Beheko Plaza Elkartean (astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 12:00etara) eta Udaleko gizarte zerbitzuen departamentuan (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara) eman daiteke izena.Ibilaldiak egiteko bi txanda antolatu dira: asteazkenero 10:00etan; astelehenero 17:00etan. Topalekua berriz, Hogarrean, Beheko plazan.