Aste honetan zabalduko da Ludoteka

Baleike 2013ko ira. 30a, 10:16

Asteartean, urriak 1, bilera egingo da gurasoekin jakin beharrekoak azaltzeko –19:00etan euskaraz eta 19:30ean gazteleraz—. Asteazkenetik aurrera zabalik egongo da Ludoteka, nahiz eta izena emateko epea urriaren 7an irekiko den. Lehen egun horiek izena eman aurretik ludoteka ezagutzeko aprobetxa daitezke. Astean hiru egunetan joateko aukera ematen du ludotekak (17:00-19:30): astelehenaz gain, beste bi aukeratu behar dira (asteartetik ostiralera).