Xabier Kalparsororen heriotzak argitu gabe jarraitzen du hogei urte eta gero

Baleike 2013ko ira. 24a, 09:45

Hogei urte joan dira, eta oraindik galderak dira erantzunak baino gehiago Xabier Kalparsororen heriotzaren inguruan. 1993ko irailaren 23an Durangoko udaltzainek atxilotu zuten; handik, Indautxuko (Bilbo) polizia etxera eraman zuten, eta ondoren erietxera, koma egoeran. Bertsio ofizialaren arabera, polizia etxeko leiho batetik bota zuen bere burua. Handik bi egunetara, 1993ko irailaren 26an, hil egin zen. Bertsio ofizialean kontraesan eta argitu gabeko kontu asko daude, eta hala jaso genuen 1994ko iraileko Baleike aldizkarian. Hona ekarri dugu, duela 19 urteko kontakizuna gogoratzea merezi duelakoan. Horrez gain, Anuken egia dokumentalean entzun ditzakezue lagun eta senideen oroitzapen eta iritziak.

Maite Golmaio: "Beraiek badakite zer egin duten"

Hogei urte erantzunik gabe (Berria)

Xabier Kalparsoro, 20 urteko zauri iluna (Argia)

Xabier Kalparsoro