Triatloiko argazki bilduma
Zumaiako triatloia irabazita Gipuzkoako txapela ere lortu dute Gaztañagak eta Agirresarobek. Triatloi herrikoian Pedro Ayestaran eta Maite Muguruza izan dira azkarrenak.
Maider Gaztañagak nagusitasun osoz irabazi du Zumaiako triatloia. Alde handiarekin ekin dio korrikako saioari eta lehena helmugaratzeko ez du arazorik izan. Nuria Rodriguez izan da bigarren eta Ainara Pacheco hirugarren. Gizonezkoetan lehia estuagoa izan da. Bizikletako probatik bost lagunez osatutako taldetxo bat iritsi da ihes eginda korrikako saiora. Azken bost kilometro horietan Asier Agirresarobe izan da azkarrena, Imanol Etxeberria eta Mikel Mujikaren aurretik. Iaz ere Agirresarobek irabazi zuen Zumaiako Triatloia. Zumaiarren artean, Juan Mari Azpillaga eta Maider Oteiza izan dira onenak.
Federatuen proba jokatu aurretik triatloi herrikoa egin da. Gizonezkoetan Pedro Ayestaran izan da azkarrena, Unai Olabarrieta eta Unai Huiciren aurretik. Lehen zumaiarra Ander Odriozola izan da, laugarren postuan. Emakumezkoetan, Maite Muguruzak irabazi du, Josune Zabala izan da bigarren eta Ainara Iribar hirugarren. Ainara izan da, hain zuzen ere, zumaiar onena.
Goraipatzekoa da antolatzaileek egiten duten ahalegina. Kontuan triatloia antolatzea lan konplexua dela, eta are gehiago hiru proba bata bestearen atzetik jokatuko badira. Alde horretatik, zoriontzekoa da Zumaiako Triatloi Taldeak koordinatuta antolaketan parte hartu duten guztien lana.