Zumaiako Institutuak datorren ostiralean, irailaren 6an, ekingo dio 2013-2014 ikasturteari. Egun horretan ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia izango da, goizeko 10:00etan. DBH 1, 2 eta 3ko ikasleek eraikin berrian (Sagarbide) izango dute aurkezpen-ekitaldia, DBH 4, Batxilergo eta Goi Mailako Heziketa Ziklokoek, berriz, eraikin zaharrean (Aita Mari). Ikasturte honetako ordutegiak, berriz, hauek izango dira:
DBH
• Irail eta ekainean, 08:15etik 14:15era.
• Urritik maiatzera,¸ Astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:10etik 13:20ra eta 15:15etik 17:05era;¸ Asteazken eta ostiraletan, 08:15etik 14:15era.
Batxilergoa
• Astelehen, astearte eta ostegunetan, 08:15etik 15:10era.
• Asteazken eta ostiraletan, 08:15etik 14:15era.
Goi Mailako Heziketa Zikloa
• 08:15etik 14:15era.