Dardara Fest 2013 jaialdia izango da Koadrilen egunean

Baleike 2013ko abu. 8a, 12:05

Dardara musika kolektiboak antolatuta, Dardara Fest 2013 jaialdia izango da abuztuaren 17an, larunbata, Zumaiako Kodrilen Egunaren baitan. Jaialdia 18:00etan hasiko da Amaiako plazan, baina kontzertuak geroxeago, 19:30ean hasiko dira. 

Hasteko, Mix6T taldeak reggae, rap eta hip hoo doinuak ekarriko ditu. Ondoren, Esklabos del Gobierno taldearen punk-rocka, Itakaren rock psikodelikoa eta Mage against the Rachine taldearen bertsioak entzungo dira.