Bera Bera-Leon emakumezkoen eskubaloi partida jokatuko da larunbatean Lubakin

Baleike 2013ko abu. 8a, 11:35

Pulpo eskubaloi klubak antolatzen duen udako torneoa ez da aurten jokatuko (kadete mailako Espainiako txapelketako fasea antolatzeko eskatu ziren laguntza guztiak), baina horrek ez du esan nahi aurten ez dela jokatuko Zumaian goi mailako eskubaloi partidarik. Larunbatean, 18:00etan hasita, Bera Bera eta BM. Leon emakumezkoen taldeen partida jokatuko da Lubakin. Sarrera doan izango da.

Maila handiko partida ikusteko aukera izango da etzi. Bera Bera iazko txapeldun handia izan zen: Liga, Kopa eta Superkopa irabazi zituen. Cleba Balonmano Leon taldeak ere badaki zer den Espainia txapelketak irabaztea, 2006ko eta 2011ko Koparen irabazleak dira eta.