www.geozumaia.net ataria sortu du Udalak turismo informazioa eskaintzeko

Baleike 2013ko abu. 8a, 11:27

Zumaiako Udalaren turismo Sailak webgune berria du: www.geozumaia.net. Webgune honen bidez, mapa batean kokatuta turismo informazioa eta herriko hainbat datu datu eskuratu daitezke lau hizkuntzatan: euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez.

Herria bisitatzera datozenentzat Zumaiari buruzko informazio osatua eskaini nahi zaie atari honen bidez. Hala, aisialdirako Zumaiak eskaintzen dituen aukera ezberdinak, herrian eta inguruetan egin daitezkeen bisita gidatuak eta non jan eta non har dezaketen ostatu azaltzen da. Guztia, gainera, mapa batean kokatuta.

Horretaz gain, ordea, herriko ondare arkitektoniko eta naturalari buruzko informazio ere eskura dago bertan. Merkataritza gida ere bertan aurki daiteke, herriko denda, industria eta zerbitzu profesionalen inguruko informazioa kontsultatzeko.