Zumaiak Gipuzkoako Liga eskura du asteburuan bi estropada irabazi eta gero

Baleike 2013ko abu. 5a, 11:01

 

Asteburu oparoa izan da hau Zumaiako emakumezkoen traineruarentzako. Beste bi bandera irabazi ditu -larunbatean Plentzian eta igandean Getarian- eta sailkapenean San Juanekiko duen aldea sei puntora zabaldu du. Liga amaitzeko bi estropadaren faltan -Hondarribian hilaren 10ean eta Zarautzen 15ean-, eskura du Zumaiak Ligako garaipena.

Igandean, gainera, harrera egin zitzaien arraunlariei Kofradian. Asteburuan irabazitako bi banderak eta aurrez eskuratutako Euskadiko txapelketako zapiak astindu zituzten herritarren txalo artean.