Arrauna: Zumaia, Euskadiko Txapelketa irabazteko faborito

Baleike 2013ko uzt. 30a, 14:48

Asteazkenean jokatuko da Euskadiko Traineru Txapelketa, Lekeition (18:00etan). Zumaiako arraunlariak dira nesken estropada irabazteko faboritoak, aurten bandera guztiak irabazi baitituzte, Getxokoa izan ezik. Bi txandatan ariko dira, emakumezkoetan parte hartzea libre baita –ez dago sailkatu beharrik–.