Munduko Kontseiluaren binakako txapelketako finala jokatu zen joan den ostiralean Hondarribian. Gotzon Enbilek Egigurenekin osatu zuen bikotea; Beaskoetxea eta Irastorza izan zituzten aurkari. Partida orekatua izan zen (3-3, 6-6, 8-12, 16-13, 19-26, 28-30, 31-35), baina azkenean txapela Beaskoetxeak eta Irastorzak eraman zuten, 31-35 irabazita.