Fandango eta arin-arin ikastaroa, Euskal Jaia gozatzeko

Baleike 2013ko uzt. 29a, 08:34

Besteak dantzan ikusita sekulako inbidia pasatzen duzula? Zeuk ere egingo zenukeela jakinez gero? Aurtengo Euskal Jaietarako ez daukazu aitzakiarik. Fandangoa eta arin-arina ikasteko aukera izango duzu Torreberrin, Astindu Dantza Taldearen eta Zugaren eskutik.

Fandango eta arin-arin ikastaroa: uztailaren 30ean eta abuztuaren 1ean, 7an eta 8an, Torreberrin, 20:00etan.