Bandera historikoa lortu du Zumaia Salegik

Baleike 2013ko uzt. 29a, 08:24

Zumaia Salegik etxeko bandera irabazi du estreinakoz, bezperan San Juanek Getxon emandako ezustekoa gaindituta. Zumaiarrek dotore egin dute arraunean eta aurten talderik indartsuena direla berretsi dute herritarren aurrean. San Miguel Ligako mutilek, berriz, ez dute astebururik onena izan. Getxon PedreƱa gainditu arren Castro aurretik izan zuten; igandean, etxeko estropadan, kolpea jo nahi zuten jaitsierako kanporaketa libratzeko, baina estropada txarra atera eta azkenak sailkatu dira. Burumakur amaitu dute asteburua baina, denon bultzadarekin, oraindik badago denbora egoerari buelta emateko. [Argazki bilduma: Mikel Castellano]

Hemen dauzkazue asteburuko arraun kontuak: arraun elkartearen bloga

Bestalde, hauek dira arraun elkarteak antolatutako zozketako saridunak:

1. saria: 0208 (lehen zenbakia) 0620 (ordezko zenbakia)

2. saria: 0389 (lehen zenbakia) 1682 (ordezko zenbakia)

Garaileek 48 orduko epea dute beren zenbakia aurkezteko. Igandean 14:00etan egin zen zozketa, eta astearte eguerdira artekoa da epea. Telefono zenbaki honetara deitu behar dute garaileek: 697223225.