Joan den asteazkenean 81 urteko gizonezko zumaiar bat atera zuten uretatik, Itzurunen. Ordubete luzez bere onera ekartzen saiatu ondoren, erietxera eraman zuten, oso larri. Zoritxarrez, Felix Arrizabalagak ezin izan du egoera gainditu eta hil egin da.