Ostiralean jokatuko dira Dinastia Etxabeko lehen partidak

Baleike 2013ko uzt. 24a, 10:38

Afizionatu mailako pilota txapelketa handienetakoa da Dinastia Etxabe. Aurtengoa 52. ekitaldia izango da eta, beste urtebetez Odieta eraitsi zutenetik, Zestoako pilotalekuan jokatuko da. Euskal Herri osotik etorritako 40 pilotarik hartuko dute parte, bikoteka. Ostiralean jokatuko dira lehen aurrekanporaketak: Etxaniz eta Aizpuru, Jauregi eta Bolinagaren aurka; eta Arrieta eta Ander Imaz, Bixintxo eta Arratibelen aurka. Finala abuztuaren 29an.Parte-hartzaileak

Jubenil mailan: Larrañaga-Erasun; Etxebarria-Iruretagoiena; Elordi-Ibarrondo, Larunbe-Sarasa; Ugalde-Xanet Imaz; Arteaga-Mariezkurrena; Errandonea-Arandia; Bakaikoa-Alduntzin.

Nagusi mailan: Etxaniz-Aizpuru; Jauregi-Bolinaga; Arrieta-Ander Imaz; Bixintxo-Arratibel; Uriona-Irusta; Santxo-Lasa; Urretabizkaia-Azpitarte; Agirre-Galarza; Dorronsoro-Urruzola; Oronoz-Etxamendi; Urbieta-Erostarbe; Bendoiro-Perez.

Egutegia

Uztailaren 26an eta 30ean, aurrekanporaketak (maila nagusian soilik).

Abuztuaren 1,6,8 eta 13an, final laurdenak.

Abuztuaren 20an eta 22an, finalaurrekoak.

Abuztuan 29an, finala.

Partidak gaueko 22:00etan hasiko dira.