Haur sahararrentzako festa antolatu dute Zumaian

Baleike 2013ko uzt. 24a, 09:45

Urduñan (Bizkaia) haur sahararrentzat antolatu diren udalekuetan izan dira Darahli elkarteko 20 gazte, begirale lanetan. Han izandako esperientziari segida emateko, udalekuetako haurrak Zumaiara eta Zestoara ekarriko dituzte abuztuaren 2,3 eta 4ko asteburuan. Hona hemen egun horietarako prestatu dieten egitaraua:

Abuztuak 2, ostirala, Zumaian

-Zumaiako Itzurun hondartzan eguna igaroko dute, arratsaldez jolasak izango dira DARAHLI elkartearen bitartez eta bertan bazkaldu eta afalduko dute. Sahararrekin batera jolasetan parte hartu nahi duten ume guztiak gonbidatuta daude.

-Gaua Lasturko aterpetxean pasako dute.

Abuztuak 3, larunbata, festa eguna Zestoan

- 11:00etan, Iraetako futbol zelaian jolasak.

- 13:00etan,  Udaletxean harrera, haima eta banderaren igoera.

- 14:30ean, Bazkaria herrikoia plazan (Urola Kostako herri guztietan txartelak salgai 8 euroan; Zumaian ZALLA tabernan).

- 16:30etik 20:30era, Puzagarriak eta ume jolasak Laranjadi plazan.

- 19:30ean, saharar musika talde baten kontziertoa.

 Abuztuak 4, igandea, Lasturren

-Lastur inguruko mendi buelta eta jolasak. Bazkaria.