Keixetaren artelanak, Debako elizaren klaustroan

Baleike 2013ko uzt. 24a, 09:08

Oso berea duen teknika mistoarekin egindako margolanez gain, Pablo Sorozabalen omenez egindako pieza sorta ere aurkeztu du Keixetak, Barneratzeko guneak izena duen erakusketan. Abuztu amaiera arte dago zabalik Debako elizaren klaustroan. Bisitatzeko ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara; jaiegunetan, 17:00etatik 20:00etara. Hemen ikus dezakezue erakusketarako prestatu duten katalogoa, artelanen irudiekin.

Keixetaren erakusketa Deban, katalogoa