BIDEOA: Bertso arraunkadak Telmo Deunen alde

Baleike 2013ko uzt. 24a, 08:06

Zumaiako Arraun Elkartearen aldeko bertso saio berezia eskaini zuten ostiral gauean ekitaldira boluntario bildutako puntako hamabi bertsolariek: Jon Maia, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Julio Soto, Anjel Mari Peñagarikano, Eneko Abasolo, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso. Luis Mari Olasagasti Luxia-ri omenaldia egin zitzaion, eta neska arraunlariek ere izan zuten merezitako aipamena, Maialen Lujanbioren eskutik. Eta nola ez, umorea eta nostalgia ez ziren falta izan: 83ko Kontxako bandera, lehengo arraunlarien sasoia... Saioko bost pasarte aukeratu eta bideoan ekarri dizkizuegu.