Udaltzaingoaren zenbait ohar Flysch trail lasterketa dela-eta

Baleike 2013ko uzt. 18a, 10:32

Igande goizean jokatuko da Flysch Trail lasterketa eta Udaltzaingoak hainbat ohar eman ditu. Alde batetik, Larretxo auzoko bizilagunei jakinarazi nahi die  10:00etatik 14:30era auzoan autoekin sartu-irtenik ezingo dela egin. Bestetik, herrigunean unean uneko trafiko mozketak egingo dira lasterketak irauten duen bitartean . Beraz, autoa mugitzea zaila suerta daiteke zenbait momentutan. Kanpotik proban parte hartzera edo ikustera datozenei estazio aldean aparkatzeko gomendioa egiten die.