Bertsolariz osatutako puntako trainerua, ostiralean, Aita Marin

Baleike 2013ko uzt. 17a, 09:40

Arraun Elkartearen aldeko bertso saioa egingo da ostiralean Aita Marin, 22:30ean; hamabi bertsolari ariko dira, Jon Maia patroi dutela: Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Unai Iturriaga, Eneko Abasolo, Julio Soto, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso eta Amaia Agirre. Saioan zehar, omenaldia egingo dio Arraun Elkarteak Luis Mari Olasagasti Luxia-ri, ia 30 urtez Zumaiako entrenatzaile izan denari. Sarrera 10 euroan dago salgai leku hauetan: Zumaian bertan, Turismo Bulegoan eta Idoia Ardotegian. Saioa hasi aurretik Aita Mari aretoko lehiatilan ere jarriko dira salgai.