Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute gaur arraunlariek

Baleike 2013ko uzt. 17a, 09:25

Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean Donostian. Zumaia Salegi emakumezkoen estropada irabazteko faborito nagusia da.18:30ean jokatuko da emakumezkoen estropada. Lehen txandan Orio eta Zarautz ariko dira –Hondarribiak uko egin dio parte hartzeari–; bigarrenean, Zumaia Salegi, Hibaika eta San Juan. Ondoren, gizonezkoen txanda izango da. Zumaiaren txandakideak hauek izango dira: Trintxerpe, Donostiarra eta Getaria, hirurak KAE 1 ligakoak. Beste txanda batean joango dira Zarautz eta Hibaika, eta bestean, San Juan, San Pedro, Orio eta Hondarribia.