Palestinako emakumeek jasaten duten egoera ezagutarazteko hitzaldia egingo da larunbatean

Baleike 2013ko uzt. 11a, 09:42

Euskal Herriko mugimendu feministako 10 elkarteko ordezkari Palestinan izan ziren astebetez bertako emakumeek eta elkarte feministek pairatzen duten arazoa ezagutzeko. Ramalan, Gazan, Ekialdeko Jerusalemen edota errefuxiatuen kanpalekuetan izan ziren. Han bizitakoa larunbat honetan, 17:30etik 19:30era bitartean Brankan egingo den hitzaldi batean partekatu dute, Palestinan eta lurralde okupatuetan emakumeek eta haurrek jasan behar duten giza eskubideen urraketak jakitera emateko.