Chernobilen Lagunen aldeko jaialdia egingo da, larunbatean, Zestoan

Baleike 2013ko uzt. 10a, 08:42

[/caption]

 

Uztailaren 13an, larunabata, goizeko 11:00etan Zestoako kiroldegian, Irrien Lagunak eta Chernobilen Lagunak antolatuta, 'Porrotx-ekin jolas, kantu eta dantza' emanaldia egingo da. Ekimen hau Irrien Lagunak eta Chernobilen Lagunak sinatutako akordio baten ondorioa da, eta bertan bildutako dirua 1986an Chernobilen gertatutakoaren ondoren bertako haurrak ekartzen jarraitzeko erabiliko da. Aldez aurretik sarrerak salgai egongo dira Zestoako Irantzun eta Fati tabernetan , Azpeitiko Inka kafetegian edota egunean bertan ordu bete lehenago Zestoako kiroldegian.

Chernobilen Lagunak elkarteak urtero hainbat haur ekartzen ditu gure herrietara. Honela bada, kutsatutako lurralde hartatik bi hilabetez ume hauek ateratzen ditu eta honekin batera beraien bizi kalitatean eragiten du; izan ere, frogatuta dago gure artean pasatzen dituzten bi hilabete horiek osasun aldetik izugarrizko onura ekartzen dietela.

Haur hauetako bat Marina Prots da. Artean jaio gabe zegoen arren, bere bizitza errotik aldatu zen 1986ko apirilaren 26an. Txernobilgo erreaktore nuklearrak eztanda egin eta sekulako hondamendia eragin zuen, Hiroshimako bonbak baino 500 aldiz erradioaktibitate gehiago zabalduz. Sobietar Batasuneko gobernuak ingurua hustu eta hesiekin itxi zuen. Istripua gertatu eta hiru urtera jaio zen Marina, Ivankiven, heriotzaren eremutik gertuen dagoen herrian. Ordutik, erradioaktibitatearen kontrako borroka etengabea izan da bere bizitza.

Udaro Zumaiara etortzen den haur honen erretratua egin zen Baleike aldizkarian. Hemen irakurri dezakezue.