Astilleros Balenciagako langileak enpresaren aurrean kontzentratuko dira bihar

Baleike 2013ko uzt. 8a, 10:50

Sindikatuek deituta, Astilleros Balenciagako langileak enpresaren aurren kontzentratuko dira 11:30ean. Ekitaldi hau Euskadiko ontziola pribatuak (Balenciaga Zumaian eta Zamakona Pasaian) burutzen ari diren mobilizazioen baitan kokatzen da. Ontzioletako ordezkaritza bat Bruselara joango da aste honetan konpetentziako komisarioa den Joaquin Almuniarekin hitz egitera eta ‘tax lease’ bezala ezagutzen den hobari fiskalak itzultzera ez behartzeko eskatuko dio.