Kaleko pintura lehiaketa egingo da abuztuaren 15ean

Baleike 2013ko uzt. 8a, 11:03

 

Urtebeteko atsedenaldiaren ondoren, aurten kaleko pintura lehiaketa egingo da berriro ere. Abuztuaren 15ean egingo da.

Jarraian dituzue oinarriak:

Lehiaketa 2013ko abuztuaren 15ean egingo da.

Nahi duten guztiek har dezakete parte.

Lana, kalean eta Zumaiaren lur eremuaren barne egin beharko da.

Teknika eta gaia aukeratzea parte-hartzaileen esku egongo da.

Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9:00etatik 11:00etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.

Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.

Parte-hartzaile bakoitzari bazkari txartel bat emango zaio. Parte hartu ez dutenek 15 € ordaindu beharko dute.

Bazkaria 14:30ean izango da.

Sari banaketa arratsaldeko 18:00etan izango da, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Sariak honako hauek izango dira:

1. saria - 800 €

2. saria - 500 €

Saritu gabeko lehen zumaiarrarentzat - 300 €

16 urtetik beherakoen atala. Arte materialez osatutako sorta bana emango zaie opari irabazleei:

Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari

Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.

*Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi urtez jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko.

Lehenengo bi lan sarituak, Udalaren jabegora pasako dira.

Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da. Lekua eta datak 15ean bertan adieraziko dira. Epaimahaiak aurkeztutako lanen aukeraketa bat egingo du erakusketarako.

Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.