Las dos D bikote kubatarrak kontzertua emango du, larunbatean, Kofradian

Baleike 2013ko uzt. 5a, 11:52

Musika kubatarra entzuteko aukera izango da, bihar, larunbata, 19:30etik aurrera, Kofradian. Bi D hauek Habanako Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak dira. Bikoteak Kubako cancionaren tradizio guztia biltzen du, bere melodien edertasunarekin eta bere erritmoen oparotasunarekin, aldi berean, abesti ezagunenen interpretazio berritzaileak eskainiz eta baita abesti berriak sortuz ere.