Festak izango dituzte Narruondo auzoan ostiraletik aurrera

Baleike 2013ko uzt. 4a, 10:13

Berez Kristobal Deunaren eguna asteazkenean ospatzen bada ere, Narruondoko bizilagunek eta bisitariek ostiraletik izango dituzte sankristobaletan parte hartzeko aukera. Aurten, gainera, eskaintza handitu egingo da: Festa batzordeko egitarauaz gain, Gure Ametsa elkarteak bere egitaraua prestatu du.

Jarraian dituzue bi egitarauak:

Festa Batzordearen egitaraua

Uztailak 5, ostirala

20:00etan, suziriak jaien hasiera adieraziz.

22:00etan, mus eta eskoba txapelketak. Sari bikainak izango dira.

Uztailak 6, larunbata

17:00etan, umeentzako jolasak eta txokolatada. Antzinako jolasak egingo dira: zinta karrera, etab. Bizikleta eramatea eskatzen da.

21:00etan, bertso afaria Lizaso eta Egañarekin. Izen-ematea ohiko lekuetan edo 648828298 telefonora deituta. Prezioa 25 euro. Menua: zizka-mizkak, bakailoa, saiheskia entsaladarekin, postrea, kafea, kopa eta puroa.

Ondoren, erromeria Imuntzo eta Belokirekin.

Uztailak 7, igandea

11:30ean, Gijarroren asto aeta Orioko neska-mutilen giza proba erakustaldia. Ondoren, zikiro dastaketa.

18:00etan, Gorriti bere animaliekin. Jarraian, herri kirolak eta Narrondoko Festa Batzordearen eskutik, Fausto Mugerzari omenaldia.

Uztailak 10, asteazkena: Kristobal deunaren eguna

10:00etan, suzirien jaurtiketa.

10:30ean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.

11:00etan, herri meza.

Ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.

19:00etan, zaldi proba ekitaldia, Azkonetaren eta Imanol ‘Paolla’-ren zaldiekin.

 

Gure Ametsa elkartearen egitaraua

Uztailak 5, ostirala

19:30ean, Asto probak Eneko Urbieta, Juan Domingo eta Albixu anaien astoekin.

Uztailak 6, larunbata

21:00ean, afaria sorpresarekin. Menua: entremesak, bakailoa, aspizuna eta postrea. Prezioa: 20 euro. Afarirako kontaktoak: 690066460 / 699199019.

Uztailak 7, igandea.

Goizean zehar, hamaiketakoa.

21:00ean, afaria. Menua: tomatea entsaladan, oilaskoa eta postrea. Prezioa: 15 euro.

Uztailak 9, asteartea

21:30ean, zaldi probak, Juanito Aginagalde eta Narrondo tabernako plazaratu gabeko abereekin.