Zumaiak zazpi puntura zabaldu du Castreñari dion aldea

Baleike 2013ko uzt. 1a, 15:04

Estropada handia egin zuten igandean Zumaiako arraunlariek Portugaleten, San Miguel ligako hirugarren estropadan. Zazpigarren izan ziren, eta puntu sortari esker, sailkapen nagusian atzean utzi dute Castreña, azken sailkatua. Zumaia azken-aurrekoa da, Pedreñarekin berdinduta, eta bi puntura dauka Astillero.

Lehen txandan joan zen Zumaia, eta Tiranen atzetik (bandera irabazi zuen) bigarren egin zuen. Pedreña eta Castreña atzean utzi zituen. Gero, beste bi txandetako hainbat ontzi ere atzetik sartu zitzaizkion. Egun biribila!

Larunbatean, aldiz, Laredon azken-aurreko egin zuen.

Datorren asteburuan Galizian izango dira bi estropadak: larunbatean Sanxenxon, eta Moañan igandean.