Donostiako egoitzetako langileek Otezurikoekin bat egin dute ostegunean

Baleike 2013ko eka. 26a, 14:02

ELA Sindikatuak adierazten du, bihar, ekainak 27, 12:30etatik aurrera Donostiako Erresidentzietako grebalariek Zumaiakoekin elkartuko direla, Otezuri Gerozerlaneko egoitzaren aurrean. Elkarri babesa eman eta egoitzetako enpresen gehiengo luze batek sinatutako akordioa aldarrikatzea izango du helburu langile konzentrazio honek.