Ostiral arratsaldean hasi eta igande gauera arte San Pedro jaiak izango dira Zumaian. Jarraian duzue festetako egitaraua:
Ekainak 28, ostirala
18:00etan Txupinazoa.
Jarraian erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta.
18:00etan Odieta pilotalekuan eskupilota txapelketaren azken partiduak
18:30ean JAINEKIN txarangaren doinuak
18:45ean Sanpedroetako danborradaren irteera, Sagarbidetik.
Iluntzean dultzaineroen saioak.
20:00etan udaletxean, herriko bandera jasotzea.
Aurten danborradako lagunek omenduko duten taldea: Lourdesko Peregrinazioko Zumaiako taldea.
22:30ean Amaiako plazan rock kontzertua: ISEKAren diskoaren aurkezpena. Taldeak: ISEKA + ADVERSIONES
Ordu berean kiroldegian, Boxeo Gaua
23:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan berbena OBANEUKE taldearekin.
Ekainak 29, larunbata
9:00etan Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
11:30ean Prozesioa.
Ondoren Meza Nagusia.
12:00etan FALCONS DE VILLAFRANCA taldearen kalejira Erribera kalean eta ikuskizuna Odieta pilotalekuan
Ordu berean Tolosako dultzaineroen kalejirak.
13:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, Udal Musika Bandaren kontzertua.
17:00etan Aita Marin POXPOLO ETA KONPAINIAren ikuskizuna.
17:30ean FALCONS DE VILAFRANCA taldearen beste saio bat Eusebio Gurrutxaga plazan.
18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan HERRI-KIROLAK.
Iluntzean Tolosako Dultzaineroen kalejirak.
19:00etan Aita Marin POXPOLO ETA KONPAiNIAren ikuskizuna.
Ordu berean Kofradian hasita, trikitixa doinuak.
22:30ean Kofradian gaztetxoen diskoteka Ilia DJarekin.
23:00etan su artifizialak Zaragozana piroteknia etxearen eskutik.
Jarraian Tolosako Dultzaineroen kalejira Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.
Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin.
Ekainak 30, igandea
11:00 – 13:30 eta 16:30-19:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, PUZGARRIAK eta parke berezia haurrentzat.
11:30-13:30 eta 16:30-19:00 Erribera kalean, TXU-TXU Trenaren ibilbidea.
12:00etan Gernika parkean, Gipuzkoako Arraza Libreko Artzain txakur kanporaketa.
19:30ean Torreberrin, haurrentzat ikuskizuna eta akrobazia tailerra.
20:00etan “MARIACHI FEMENIL ESENCIA DE JALISCO” Mariatxien kalejira.
22:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Mariatxien kontzertua: “MARIACHI FEMENIL ESENCIA DE JALISCO”