Liburu zaharrak artelan bihurtu ditu Aran Santamariak

Baleike 2013ko eka. 26a, 09:19

 

Hatzen bidez pasatzen ditugun liburu orriak denboraren poderioz horitu egiten dira ilea zuritzen zaigun bezala eta inprimatu berri den liburu tintaren usaina desagertzen joaten da. Aran Santamariak ordea, liburuak berrerabili eta beste bizitza bat ematen die. Artista liburuak sortu ditu eta hauekin erakusketa muntatu du Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Hiztegiak dioenaren arabera liburu bat idatziriko eta irakurtzeko prestaturiko orri multzo bat da; orriak ertz batetik era desberdinez bat eginik egoten dira. Artistak erakusketa honetan liburuaren definizioa haratago eraman eta liburuaren beste errealitate bat, beste mundu batzuk erakusten dizkigu.

Aran Santamariak bere lanarekin liburua sentitzeko eta maitatzeko beste modu aurkezten digu, beste esperientzia batzuk ezagutzeko aukera. Liburua oraindik eta artelan(ago) sentitzeko modua.

Erakusketa hau uztailaren 4ra arte bisitatu daiteke Zarauzko Trinidad kaleko 7. zenbakian kokatuta dagoen liburu-dendan, 18:30etik 20:00etara.