Arraun Elkarteak leiho edo balkoietan jartzeko banderak salduko ditu gaurtik aurrera

Baleike 2013ko eka. 25a, 14:24

Zumaiako Arraun Elkarteak gaurtik salgai jarri ditu balkoietan edota leihoetan jartzeko banderak. Urte batzuk badira halakoak salgai jartzen ez zirela, eta aurten aukera eman du klubak halakoak eskuratzeko. 10 euro balio du bakoitzak, eta leku hauetan daude: Aita Mari auzategiko Ogi Eder okindegian, Aizpurua liburudendan, Txalaparta dendan eta Kukitza dendan (Erribera kalean).

Bestalde, Udalak antolatuta Arraun Elkartearekin elkarlanean, udalekuen baitan, arraunean aritzeko aukera eskaintzen zaie haurrei urtero. Izena emateko epea irekita dago, eta ostiral honetan amaituko da. Uztailean izango da arrauneko eskaintza, goizetan, bi txandetan: 10:00etatik 11:00etara, eta 11:00etatik 12:00etara. Hamabost eguneko txandak dira, eta txandako 25 euro ordaindu behar da. Itsas Kiroldegian eman behar da izena, Itxas Gain piraguismo taldeko bulegoan, goiko solairuan.